Bergarako udalerriko zergapekoei jakinarazten dizuegu, 2012ko Hirilur eta Landalur Higiezinen gaineko Zergaren erreziboak ordaintzeko epea, lekuak eta medioak ondokoak direla:

Epea

Epea

2012ko maiatzaren 15etik 2012ko uztailaren 2ra.

Lekuak eta medioak

Helbideratutako erreziboak baimendutako finantza erakundeetan eta zergapekoak agindutako kontu korrontean zordunduko dira 2012ko ekainaren 13an.

Helbideratu gabeko erreziboak, ostera, zergapekoak adierazitako zerga-helbideetara bidaliko dira, eta ondoko moduetako batean egingo da ordainketa:

  • Udaletxeko diru-bilketa zerbitzuan, astelehenetik ostiralera, goizeko 7:30etatik 13:30era, edota larunbatetan (ekain bukaera arte), goizeko 9:00etatik 13:00etara, legezko dirua edo Bergarako Udalaren aldeko txeke izenduna dela medio.
  • Finantza Erakunde kolaboratzaileetako bulegoetan, kutxazainetan, baku elektronikoetan edota Udalaren zerbitzu telematikoen bidez, www.bergara.eus tarteko delarik.

Borondatezko diru-sarrera egiteko epea amaitutakoan premiamenduzko prozedurari ekingo zaio ordaindu gabeko erreziboekin, eta errekarguak, berandutze-interesak, eta hala balegokio, kostuak gehituko zaizkio hasierako zenbatekoari.