719 lagunek parte hartu dute aurtengo Uda kanpainan, joan zen urtean baino 144 lagun gehiagok.

Azken sei urteetan izan dugun partaidetzarik altuena izan dugu aurten. Umeekin bakarrik beste urteetan lortu izan ditugun partaide kopurua lortu dugu. Gainera, multijardueretako partaidetza igo da, baita irristaketakoa ere, eta nola ez, igeriketako saioek haur ugari erakarri dituzte.

Helduei dagokienez, aldiz, beherakadatxo bat nabari da aurreko urtearekin alderatuz, 127tik 115ra.

Gure erronka zailena gazteak erakartzea da, izan ere, gazte gutxik ematen dute izena Uda kanpainan. Aurreko urtean 36 eta aurten 37 aritu dira Uda kanpainan.

Ekainaren 25etik uztailaren 20ra bitartean burutu dugu 2012. urteko Uda kanpaina; Agorrosinen, Labegaraietan, Udal pilotalekuan eta Ipintza institutuan jorratu dira saioak.

Aurten ere, Uda Kanpainako eskaintza hirutan banatu dugu:

  • Helduei zuzendutakoa: txanda bakarra izan da. Ekintza bakoitza astean bi eguneko maiztasunarekin (eskalada izan ezik). Kronograman izen emateak beti bezala maiatzean izan ziren.
  • Gazteei zuzendutakoa: Hemen bi aukerak uztartu ditugu, txanda bakarra hockey, dantza, areto txirrinda eta eskalada astean 3 eguneko maiztasunarekin eta bi txanda, tenis (egunero) eta piraguismorako (piraguismo astelehenetik ostegunera). Kronograman izen emateak beti bezala maiatzean izan ziren.
  • Umeei zuzendutakoa: Bi txanda. Ekintzek eguneroko maiztasuna izan dute piraguismoak izan ezik, astelehenetik ostegunera izan delarik. Kronograman izen emateak apirilean egin ditugu, aurreko urtean bezala. Epe aurreraketa horri egokia deritzogu umeen kasuan, beste udalekuetako izen emateak ere data hauetan egiten direlako.

Aurreko urteko eskaintza bera egin dugu, aldaketa txiki batzuk eginez: tenis ordu gehiago eskaini dira taldeak adinaren arabera banatuz eta igeriketa eskaintza zabaldu egin dugu (goizean ordu bat eskaini da eta arratsaldean maila guztietakoek zuten aukera ordutegi guztietan parte hartzeko).

Horretaz gain, aipatu beharra dago irristaketa txikiko beste talde bat atera behar izan dugula eskaria oso handia zelako. Azpimarragarria da ere, aurten piraguismoa LH6tik aurrera eskaini dela (aurreko urtean soilik DBHn eskaini zen eta ez zen irten) eta oso harrera ona izan duela.