Agorrosin.jpg

Irailaren 17tik 23ra Agorrosingo urteko bigarren garbiketa dela eta kirol instalazioa itxita egongo da.

Agorrosinen 75.000 pertsona izan dira uda honetan, hau da, eguneko 860 pertsonako bataz bestekoa. Zortzi egunetan 2000 lagunetik gora etorri dira Agorrosinera.

Hilabeterik jendetsuena ekaina izan zen, 1260 pertsonako bataz bestekoarekin. Jende gutxien jaso duena, berriz, iraila, bataz besteko 555 pertsonarekin.

Ihazko datuekin alderatzen badugu, bai osotara eta baita bataz bestekoei erreparatuta, pertsona gehiago izan dira Agorrosinen uda guztian zehar.

Abonatu kopuruari dagokionez, 2012ko uztailean 4925 izan genituen, sekula izan dugun zenbakirik altuena. Iazko datu onenarekin alderatuta, 200 abonatu gehiago izan ditugu aurten.

Agorrosingo garbiketa astea

Irailaren 17tik 23ra bitartean, biak barne, urteroko bigarren garbiketa egingo dugu Agorrosinen eta beraz, kirol instalazioa itxita egongo da. Dena den, erabiltzaileentzako informazio eta izen emateak egin ahal izango dira, goizeko 11etatik arratsaldeko 6ak bitartean.

Bestalde, Irailaren 13tik aurrera, Agorrosingo jatetxe-taberna itxita egongo da. Udaletik espero da, epe laburrean kudeatzaile berria izatea eta zerbitzua berriz ere martxan jartzea.


Agorrosin.jpg