Zatoz eta frogatu jarduerak doan! Irailaren 17tik 23ra garbiketak direla eta itxita egongo da Agorrosin. Hala ere, 11etatik 18:00etara nahi duenak informazioa jaso eta izen-eman ahalko du bertan.

Agorrosingo denboraldi berria irailaren 24an hasiko da. Aurten, 16 kirol jarduera ezberdin izango dira; guztira, astean 71 kirol ikastaro ordu eta 1806 plaza eskainiko dira, iazko itxaron zerrendak murrizteko asmoz.

Kiroldegiko jarduerak ordutegi desberdinetan egin daitezkeenez, eskaera handieneko ordutegien zozketa egin da dagoeneko. Honela, dagoeneko, 1806 plazatik 922 bete dira. Izen-ematea garaiak irekita jarraitzen du.

Aurten, ohiko jarduerekin batera, berrikuntzak sartzeko ahalegin berezia egin da, OREKA-DESOREKA, GAP eta FIT-BOXeko aukerak gehituz. Edonola ere, arrakasta gehien izan duten jarduerak betiko IGERIKETA ESKOLAk eta ARETO BIZIKLETA izan dira. Hala ere, jarduerotan ere, plazak daude oraindik.

Jarduerak doan probatzeko aukera

Irailaren 24tik 26era, jardueren lehenbiziko astea izango da. Gainera, jarduera zehatza probatzeko interesa duen herritarrak ordu eta egun zehatzean etorri eta lekua badago, jarduera doan probatzeko aukera izango du.