webmaster-k Or, 2026-09-11 02:14-n bidalia
Bergarako Udalak jakinarazi du San Martin jaiak direla eta hainbat trafiko mozketa egingo direla herrian, eta horrek eragina izango duela garraio publikoaren zerbitzuan. Hori dela eta, garraio enpresei ibilbideak eta geldialdiak egokitzeko eskatu die.
Trafiko mozketek honako epeetan izango dute eragina:
- Irailak 12: 21:30 – 23:00
- Irailak 15: 21:00 – 01:00 (irailak 16, goizaldean)
- Irailak 16: 16:30 – 23:30
Oxirondo plaza itxita, bi norabideetan
Trafiko mozketek indarrean dauden bitartean, Oxirondo plaza itxita egongo da bi norabideetan. Ondorioz, hiru autobus geltoki zerbitzurik gabe geratuko dira:
- Ibargarai 9
- Katabia
- Oxirondo
Udaltzaingoak kartelak jarriko ditu geltoki horietan, erabiltzaileak bus geltoki nagusira bideratzeko.
Mozketek irauten duten bitartean, Bergarako geldialdi guztiak autobús geltoki nagusian eta IAT parean dagoen geltokian egitea eskatu dio Udalak Lurraldebusi, eta bi geltoki horien arteko ibilbidea saihesbidetik (GI-627) egin beharko da.
Aparkalekuak: San Martin eta Ipintza ikastetxeetako patioak
Bestalde, Udalak jakinarazi du San Martin ikastetxeko patioa eta Ipintza institutuko patioa aparkaleku gisa zabalduko dituela irailaren 12an eta 13an, jaiei begira sortuko den auto-kopuru handiagoari erantzuteko.

