Angiozarrareko eskolako umeak igerilekura eramango ditu autobus honek.

Urriaren 1etik 22ra arte (biak barne) eta astelehenetik ostiralera bitartean, Herribusaren honako zerbitzu hauek ez dira egongo:

  • 13:55eko autobusa, Ibarrako biribilgunetik irten eta Amillagako biribilgunera doana. Zerbitzua 14:20an hasiko da berriz Amillagako biribilgunetik.
  • 16:05eko autobusa, Amillagako biribilgunetik irten eta Ibarrako biribilgunera doana. Zerbitzua 16:30an hasiko da berriz Ibarrako biribilgunetik.

Ordu hauetan Angiozarko Eskolako haurrak igerilekura eramango ditu Herribusak. Bergarako Udalak, beste aukera batzuekin alderatuta eta bi zerbitzu hauek izaten duten eskaera txikia ikusita hartu du erabaki hau.

Urriaren 23tik aurrera normaltasunez arituko da Herribusa.