Lan horiei esker lur-azpiko garajeen hezetasun-arazoak konponduko dira eta garaje gaineko urbanizazioa hobetuko da.

Zurradero kaleko 2. zenbakiko eta Herri Lagunak kaleko 3. zenbakiko garajeetan aurreikusitako urbanizazio lanak hasi berriak dira, kontratu administratiboa irailaren 14an izenpetu eta segurtasun eta osasun plana aurreko astean onartu ondoren. 40 egunetan bukatu beharko diren lan hauen bitartez lur-azpiko garajeok dituzten hezetasun-arazoak konponduko dira eta garaje gaineko urbanizazioa hobetuko da.

Lanak Bergarako Udalaren eta lur-azpiko garajeotako Jabe Komunitateen artean finantzatuko dira. Alkateak 2012ko abuztuaren 23an erabaki zuen Zurradero 2 eta Herri Lagunak 3ko lur-azpiko garajeen gaineko urbanizazio lanak “Asfaltados y Construcciones Morga S.L.” enpresari 45.132,46 eurotan –BEZ kanpo- adjudikatzea.

Edozein kexa, kezka edo galdera duen edozein herritarrek Udaleko Bulego Teknikora (2. solairura) jo dezake.