Nerabeen artean kirol praktika sustatzeko ekimen honetan parte hartu nahi dutenek, urriaren 18tik azaroaren 2ra arte zabalik dute izen-emate epea Agorrosin Ekintza Guneko idazkaritzan.

Azken urteetan, gazteen kirol praktikak nabarmenki egin du behera nerabezaroan daudenen artean. Izan ere, kirol federatuaren bidea hartzen ez dutenek kirol praktika gutxi egiten dute normalean.

Horri aurre egiteko helburuarekin, udal kirol zerbitzutik GAZTE DBH MULTIKIROLA jarri da martxan. Ekimen hau DBHko ikasleei dago zuzendua eta Agorrosingo kirol gunean eta inguruetan praktikatu daitezkeen kirol askotariko jarduerak eskainiko ditu: gimnasioko jarduerak, ur jarduerak, saskibaloia, eskubaloia, futbola, irristaketa, bizikleta, etab.

Ikastaroari azaroaren 5ean emango zaio hasiera. Ikasturte guztian zehar, astelehen eta asteazkenetan 17:00etatik 18:00etara egingo dira ekintzak. Erroldatu abonatuek16.25 € ordaindu beharko ditu hilean eta Erroldatu ez abonatuek 24.5 €.

Izen eman nahi dutenek, urriaren 18tik azaroaren 2ra egin ahalko dute Agorrosin Ekintza Guneko idazkaritzan. 14 lagun behar dira taldea osatzeko.