webmaster-k Al, 2026-09-21 09:22-n bidalia
Irailaren 24an, bergararrek Irala-Irizar kalean izango dute bizikletak doan prest jartzeko aukera, 16:00etatik 20:00etara bitartean. Parte hartzaileek, gainera, bi bizikleta eta MUGI txartelerako 20 euroko 60 birkarga irabazteko zozketan parte hartu ahal izango dute.
Ekimenaren helburua bizikletaren erabilera sustatzea da, eguneroko joan-etorrietarako mugikortasun aukera gisa. Hala, herritarrek beren bizikleta tailer ibiltarira eraman eta doan prest jartzeko aukera izango dute.
Tailer ibiltaria Gipuzkoako hainbat udalerritan izango da irailaren 16tik 25era bitartean. Bergarako saioa irailaren 24an egingo da, egun berean Arrasaten ere izango den ekimenaren barruan.

