webmaster-k Og, 2026-09-17 13:14-n bidalia
Bergarako Udalak 2026-2027 ikasturteko Emakumeentzako Jabekuntza Eskolaren urritik abendura bitarteko egitaraua aurkeztu du. Doako jardueren bidez, emakumeen ahalduntzea, partehartzea, saretzea eta ongizatea sustatzea izango da helburua.
Aurtengo udazkeneko programak askotariko tailerrak, urte osoko ekintzak eta bi ikuskizun bildu ditu. Emakumeek interesa duten arlo desberdinak lantzeko aukera izango dute, hala nola gorputzaren zaintza, sormena, komunikazioa, komunitatearen eraikuntza, kultura eta ongizate emozionala.
Tailerren artean honakoak nabarmentzen dira: Emakumeak mugimenduan, Zoru pelbikoa indartzeko ikastaroa, Joskintza eraldatzailea, Amak tribuan, Aromaterapia, Biziraupenerako brikolajea, Irratigintza tailerra, Eta barre egiten badugu?, Xaboi komunitarioa, Chi Kung, Ahotsak saretzen, Nola hitz egin jendaurrean, Emakumeak, perkusioa eta artea espazio publikoan eta Nire gorputzaren mapa: kartografia somatikoak, ispilutik haratago.
Horrez gain, urte osoan zehar garatuko diren bi ekimen ere eskainiko dira. Batetik, emakume migratuei kirol-eskaintza ezagutarazteko agorrinsenerako hurbilketa taldea, eta bestetik, Gure artean euskaraz! egitasmoa, emakumeen artean euskararen erabilera sustatzeko.
Programaren barruan bi ikuskizun ere izango dira Seminarioko aretoan. Azaroaren 17an, 20:00etan, “Ez dira kolpeak soilik mingarriak” emanaldia izango da, eta azaroaren 21ean, 18:00etatik 19:30era, “Zaintzaren dantza” ikuskizuna.
Jabekuntza Eskolako jarduera guztiak doakoak izango dira. Tailerretan parte hartzeko, ordea, aurrez izena eman beharko da. Izena emateko epea irailaren 17tik urriaren 4ra egongo da zabalik.
Bergarako Udalak gogorarazi du emakumeentzako jabekuntza-eskolak topagune, ikaskuntza eta ahalduntze gune garrantzitsuak direla, emakumeen autonomia pertsonala eta kolektiboa indartzeko, harremanak sortzeko eta parte-hartze soziala sustatzeko.
Informazioa eta izen-ematea
• Telefonoak: 943 779 145 / 688 811 760
• Posta elektronikoa: berdintasuna@bergara.eus

