Oposizioaldiko lehen ariketa, froga teorikoa eta praktikoa, urriaren 24an, goizeko 08:30etatik aurrera egingo da Kultur Etxean.

Zabalotegi aretoko kultura ekintzetarako eta Udalak antolatutako beste kultura ekitaldi eta jaialdietarako arduradun lanak egiteko lan-poltsa osatzeko eskaerak aurkezteko epea amaitu ondoren, aurkeztutako instantzia eta dokumentazioa azterturik, onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onartu du Bergarako Udalak. Zerrenda eta informazio guztia hemen ikusgai.

Onartutako eta baztertutakoen behin-behineko zerrendaren aurka erreklamazioak 3 egun naturaleko epean aurkeztu ahal izango dira, zerrenda 2012ko urriaren 20tik kontatzen hasita. Epe horretan erreklamaziorik aurkeztuko ez balitz, behin-behineko zerrenda behin betikotzat joko da, besterik gabe.