2012ko urriaren 29tik 2012ko abenduaren 29ra izango da borondatezko diru-sarrera egiteko epea.

Bergarako udalerriko zergapekoei jakinarazten zaie, Kioskoak, Ibiak eta Taxiak tasen 2012ko erreziboak ordaintzeko epea, 2012ko urriaren 29tik 2012ko abenduaren 29ra izango dela.

Helbideratutako erreziboak, baimendutako finantza erakundeetan eta zergapekoak agindutako kontu korrontean zordunduko ditugu 2012ko abenduaren 29an.

Helbideratu gabeko erreziboak, ostera, zergapekook adierazitako zerga-helbideetara bidaliko ditugu, eta ondoko moduetako batean egin beharko duzue ordainketa:

  • Udaletxeko diru-bilketa zerbitzuan, astelehenetik ostiralera, goizeko 7:30etatik 13:30etara, edo larunbatetan, goizeko 9:00etatik 13:00etara, legezko dirua edota Bergarako Udalaren aldeko txeke izenduna dela medio.
  • Finantza erakunde kolaboratzaileetako bulegoetan, kutxazainetan, baku elektronikoetan nahiz Udalaren zerbitzu telematikoen bidez, www.bergara.eus tarteko delarik.

Borondatezko diru-sarrera egiteko epea amaitutakoan, ordaindu gabeko erreziboen premiamenduzko prozedurari ekingo diogu, eta errekarguak, berandutze-interesak, eta hala balegokio, kostuak gehituko zaizkio hasierako zenbatekoari.