puntu lila2.jpg

Udaletxeak herriko elkarte, erakunde, denda, taberna, eta abarren artean Puntu Lilak banatuko ditu horiek eraikin eta lokaletan jartzera animatuz.

Azaroaren 25ean Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna ospatuko da, eta horren harira, Bergarako Udalak Puntu Lila kanpainarekin bat egitera gonbidatu eta animatzen ditu herritarrak.

Udalak onartuta duen emakumeen eta Gizonen arteko I. Berdintasun Planaren helburuetako bat “emakumeen aurkako indarkeriaren inguruan sentsibilizazioa bultzatzea” izanik eta Puntu Lila emakumeen aurkako indarkeria gaitzesteko ikurra denez, horren irudia indartu eta bere erabilera bultzatzeko hainbat pegatina atera ditu, bakoitza bere eraikin edo lokalean jarri ahal izateko.

Bere aldetik, Udalak, pegatina horiek eraikin publiko guztietan (Udaletxearen sarrerako atean, igerilekuan, pilotalekuan, kiroldegian, kultur etxean, …) iraunkor jarriko ditu. Informazio gehiago behar izanez gero deitu 943 779 126 telefonora.


puntu lila2.jpg