Lehiaketan, 3 eta 12 urte bitarteko umeek hartu ahalko dute parte.

San Antonioko gure Ametsa elkarteak Gabonetako postalen lehiaketa antolatu du aurten ere. Bertan, 3 eta 12 urte bitarteko umeek hartu ahalko dute parte, Gabonen inguurko marrazkiak eginez.

Postalen neurria orri laurdenekoa izan beharko da, eta ahal izanez gero kartulinan aurkeztuko dira. Marrazkiaren atzekaldean, partaideen izen-abizenak eta adina zehaztuko dira.

Postalak, San Antonioko Gure Ametsa elkartean aurkeztu beharko dira 2012ko abenduaren 21ean, arratsaldeko 19:00etatik 21:00etara.

Sari banaketa abenduaren 22an egingo da 13.00etan, San Antonioko Plazatxoan, Napar Feria barruan. Maila bakoitzeko irabazleak trofeo bat jasoko du eta parte hartu duten guztiek diploma bana.