Hitzaldi honek emango die bukera azaroan Bergarako Udalak antolatutako ekitaldi kulturalei. Ostiralean, azaroak 30, izango da Bergarako Irizar Jauregian, arratsaldeko 19:30etan.

Bergarako herritarrek gure herriaren historia eta ondarea hobeto ezagutzeko aukera izan dezaten, hainbat ekimen antolatu ditu azken hilabeteotan Bergarako Udalak; gure herri nortasuna ikusgarri diren harrizko eraikinetatik haratago baitoa.

Honela, ondarea gaurkotasun handiko gaiak lantzeko ezinbesteko tresna delako ustearekin, Ekonomia morala: ekonomia, ondarea eta historia Bergaran hitzaldia izango da datorren ostiralean, azaroak 30, Bergarako Irizar jauregian, arratsaldeko 19:30etan.

Bertan, Historian doktore diren Juantxo Madariagaren, Nafarroako Unibertsitate Publikoan irakasle dena, eta David Zapirainen, Bergarako Museo eta Turismo teknikaria, eskutik, ekonomia ez dela beti etekin kontableetara mugatzen ikasiko dugu eta nola eragin zuten jesulagunen eta ilustratuen arteko tira-birek Errege Mintegia Bergaran finkatzeko.