Matxiategikoplazoletakk.jpg

Zuhaitz hauen egoera fitosanitarioa kaxkarra izateaz gain, hainbat auzotarren etxebizitzei eta asfaltazioari kalteak eragiten zizkieten.

Matxiategi kaleko hiru plazoletetan aurkitzen ziren zuhaitzek lurzoruan eta asfaltazioan eragiten zituzten kalteak zirela eta, duela pare bat urte egoerari nola aurre egin aztertzeari ekin zion Bergarako Udalak. Gainera, auzotarren artetik ere konponbide bat eskatzen zitzaion Udalari, izan ere, zuhaitzen adarrek kalteak eragiten zituzten zenbait etxebizitzatako balkoietan.

Egoerari irtenbidea bilatzeko azterketa abiatu zenean zuhaitzak bertan mantentzeko asmoa bazen ere, zuhaitzen osasun egoeraz egindako azterketek ondorioztatu zuten hauen egoera fitosanitarioa ere kaxkarra zela.

Arrazoi hauek guztiak medio, plaza hauen egitura aldatzeko proposamena egin zen, zuhaitzak eraitsita eta egungo txorkoak estalita. Zuhaitzak aste honetan eraitsi dira eta datozen asteetan estaliko dira txorkoak.


Matxiategikoplazoletakk.jpg