Abenduan beste ekitaldi ugaritan parte hartzeko aukera izango dute Bergararrek. Hilabete honetako kultur gida ekintzaz Beteta bai dator.

Abenduaren 2an, igandean, plaka jartze ekitaldia izango da Bergaran. Plaka honek Debagoieneko lehen garbigailua Bergaran egin zela ziurtatuko du.

Nondik dator ekimena? Gogora dezagun, iazko abenduan, lehen Debagoieneko Tobera, edo herri epaiketa, antzezlana egin zela Arrasaten. Bertan, Bergarak Arrasateri egotzi zion, besteak beste, zentralitate nahi handiegia zuela eta Debagoieneko hiriburua balitz bezala jarduten dela.

Toberako Herri Epaimahaiak Arrasate errudun jo zuen eta, eta hori dela eta Debagoieneko lehen garbigailua Bergaran egin zela jarriko duen plaka bat jarriko da igandean. Ekitaldia Debagoieneko Lehen Tobera edo Herri epaiketan parte hartu zutenek antolatu dute.

Egun horretan bertan, ekitaldiaren aurretik, Bergarako alde zaharrean zehar bisita gidatu bat egingo da Joxe Mari Larrañagarekin hiriguneko txoko historikoak ezagutzeko.

Abenduko kultura gida

Abendua ekintzaz beterik dator. Zinea, zine-kluba, ikastaroak, erakusketak, musika eta dantza, antzerkia, etab.-en inguruko ekimen ugari antolatuko dira hilabete honetan.

Kultura gida osoa hemen dago ikusgai.