2010-2020 Plan Estrategikoaaa.jpg

Lan-saio honetan bukatzear dagoen epealdiaren balorazioa egin zuen herritarren taldeak. Bertan egindako ekarpenak funtsezkoak izango dira datorren urterako Kudeaketa Plana egiteko orduan.

Urtea bukatzear dagoela, “Bergara 2010-2020 Plan Estrategikoaren” jarraipen lanak egiteko Herritarren Talde Iraunkorra bildu nahi izan du udal gobernuak epealdi honetarako helburuen betetze maila aztertu eta baloratzeko; baita 2013rako ildo nagusiak zehazten laguntzeko ere.

Jarraipen bilera igaro den zapatuan, abenduak 1, egin zen egin zen Udaletxeko Pleno Aretoan. Bertan, Talde Iraunkorreko hamabost kide elkartu ziren eta, Elhuyar aholkularitza taldeak bideratutako lau orduko lan-saioan, hainbat ondorio atera zituzten, ondoren, datorren urteko Kudeaketa Plana egiteko kontutan hartuko direnak. Ekimen honen bitartez, herritarren ekarpenak eguneroko kudeaketan kontuan hartzen direla bermatu nahi du udal gobernuak.

Gogora dezagun, “Bergara 2010-2012 Plan Estrategikoa” herritarren parte-hartze zabalarekin osatu zela aurreko legegintzaldiaren bukaeran. Ondoren, 2011n, udal gobernu talde berriak bere legegintzara ekarri nahi izan zuen plan hori eta beste parte-hartze prozesu bat ireki zuen 2011ko udazkenean, planeko ekintzak zehaztu asmoz. Azken honen ondorioak iazko azken osoko bilkuran aurkeztu zituzten herritarrek.

Urte berriarekin batera herritarrekin osatutako Plan Estrategikoa udal langileei aurkeztu zitzaien eta, berau osatzeko gonbita luzatzeaz gain, bertan ezarritako helburuak gauzatzeko 2012ko Kudeaketa Plana egiteko eskatu zitzaien.

Lehenbiziko aldia da Bergaran herritarren parte-hartzearekin Plan Estrategiko bat egin dela eta, egoera ekonomikoak hainbat proiektu egitea galarazi dezakeen arren, badira beste hainbat, antolaketa ingurukoak bereziki, aurrekonturik barik egin daitezkeenak. Udal gobernuaren nahia da krisiak planean eragin ditzakeen ondorioak ahal den heinean leuntzea eta bideragarriak diren proiektuak bultzatzea.


2010-2020 Plan Estrategikoaaa.jpg