2012ko abenduaren 21tik 2013ko urtarrilarenren 21era izango da borondatezko diru-sarrera egiteko epea.

Bergarako udalerriko zergapekoei jakinarazten zaie, Merkatu eta Merkatu Txikia tasen 2012ko hirugarren hiruhileko erreziboak ordaintzeko epea, 2012ko abenduaren 21etik 2013ko otsailaren 21era izango dela.

Helbideratutako erreziboak, baimendutako finantza erakundeetan eta zergapekoak agindutako kontu korrontean zordunduko ditugu 2012ko otsailaren 21ean.

Helbideratu gabeko erreziboak, ostera, zergapekoak adierazitako zerga-helbidera bidaliko ditugu, eta ondoko moduetako batean egin beharko da ordainketa:

  • Udaletxeko diru-bilketa zerbitzuan, astelehenetik ostiralera, goizeko 7:30etatik 13:30etara, edo larunbatetan, goizeko 9:00etatik 13:00etara, legezko dirua edota Bergarako Udalaren aldeko txeke izenduna dela medio.
  • Finantza erakunde kolaboratzaileetako bulegoetan, kutxazainetan, baku elektronikoetan nahiz Udalaren zerbitzu telematikoen bidez, www.bergara.eus tarteko delarik.

Borondatezko diru-sarrera egiteko epea amaitutakoan, ordaindu gabeko erreziboen premiamenduzko prozedurari ekingo diogu, eta errekarguak, berandutze-interesak, eta hala balegokio, kostuak gehituko zaizkio hasierako zenbatekoari.