2013ko urtarrilaren 10etik 2013ko martxoaren 11ra izango da borondatezko diru-sarrera egiteko epea.

Bergarako udalerriko zergapekoei jakinarazten zaie, Zabor, Estolderia eta Uraren tasen 2012ko laugarren hiruhileko erreziboak ordaintzeko epea, 2013ko urtarrilaren 10etik 2013ko martxoaren 11ra izango dela.

Helbideratutako erreziboak, baimendutako finantza erakundeetan eta zergapekoak agindutako kontu korrontean zordunduko ditugu 2013ko martxoaren 11an.

Helbideratu gabeko erreziboak, ostera, zergapekook adierazitako zerga-helbideetara bidaliko ditugu, eta ondoko moduetako batean egin beharko da ordainketa:

  • Udaletxeko diru-bilketa zerbitzuan, astelehenetik ostiralera, goizeko 7:30etatik 13:30etara, edo larunbatetan, goizeko 9:00etatik 13:00etara, legezko dirua edota Bergarako Udalaren aldeko txeke izenduna dela medio.
  • Finantza erakunde kolaboratzaileetako bulegoetan, kutxazainetan, baku elektronikoetan nahiz Udalaren zerbitzu telematikoen bidez, www.bergara.eus tarteko delarik.

Borondatezko diru-sarrera egiteko epea amaitutakoan, ordaindu gabeko erreziboen premiamenduzko prozedurari ekingo diogu, eta errekarguak, berandutze-interesak, eta hala balegokio, kostuak gehituko zaizkio hasierako zenbatekoari.