Behean aipatzen diren zerbitzuak, Amillagako errotondatik Ibarrako errotondara irteten direnak, Angiozar, San Kristobal eta Azkoneta auzoetara iritsiko dira. 2013an Herribusaren tasak ez du igoerarik izango.

Angiozarreko auzotar talde batek Udalari egindako eskaera baten ondorioz, Herribusak Bergarako auzo honetako bizilagunei ere zerbitzua eskainiko die aurrerantzean.

Bergarako udalak erabaki du froga gisa hiru hilabetean zerbitzua ematea, arratsaldez, astelehenetik ostiralera, orain hasi eta apirilaren erdira arte. Eta orduan erabakiko du zerbitzua ematen jarraitzen duen edo ez.

Behean aipatzen diren zerbitzuak Angiozar, Arexkureneta eta San Kristobalera iritsiko dira.

Astelehenetik ostiralera (lanegunetan)

Angiozarretik atera: 16:50ean.

Bergaratik atera: 19:25ean Amillagako errotondatik irteten den zerbitzua (eta aipatutako auzoetara joango da baldin eta Ozaetara iristen denean haietara joan nahi duen norbait badago).

Ostiralean (edo ostegunean ostirala jaieguna bada)

Angiozarretik atera: 9:18ean

Bergaratik atera: 11:30ean Amillagako errotondatik irteten den zerbitzua (eta aipatutako auzoetara joango da baldin eta Ozaetara iristen denean haietara joan nahi duen norbait badago).

Oharra:Informazio gehiago nahi izanez gero, Herribus zerbitzuko gidariengana jo.