liburuxka.jpg

2006az geroztik, Bergarako Udaleko Euskara Zerbitzuak sorta hau ikastetxeen bitartez banatu izan die gurasoei, umeei emanda.

Umeen hizkuntza-ikasketak eta familia transmisioak duten garrantzia kontuan hartuta, Debagoieneko udaletako euskara zerbitzuek eta Mankomunitateak "Gurasoentzako aholkuen liburuxka eta Kantu eta Jolasen DVDa" prestatu zuten. Honela, kaxa batean bi liburuxka eta DVD bat eskuratzen zaizkie gurasoei seme-alabekin euskaraz gozatzeko eta jolas egiteko aukera izan dezaten.

Aurtengoan ere, Bergarako Udaleko Euskara Zerbitzuak herriko ikastetxeekin egiten duen elkarlanari esker, sorta hori ikastetxeen bitartez banatuko zaie gurasoei, 4 urteko umeei eskuratuta.

Liburuxketariko bat grabazioan jasota dauden jolas eta kantuen gaineko informazioarekin osatu da. Bestea, aldiz, "Biharko euskara gaur - Su futuro euskara desde hoy", espresuki gurasoei bideratutako liburuxka da: hizkuntzarekin lotutako aholkuak jaso dira, elebitan. DVD-ari dagokionez, abesti bilduma jasotzen du, gurasoei umeekin euskaraz jolasteko aukera eskainiz. Gainera, Abestiak laburrak direnez, guraso erdaldunek ere ez dute zailtasun handirik izaten hauek ikasteko.

2006an ekimena abiatu zenetik, 4.000 sorta banatu dira ikastetxeetan, 4-8 urteko umeen artean.


liburuxka.jpg