Hasieran martxoaren 10erako aurreikusita bazegoen ere, Labegaraietako espazioen okupazioa dela eta, atzeratu egin behar izan da.

Hanka-Labanka taldeak antolatuta Bergaran irristaketa saioak ari dira egiten Bergaran 2013a hasi zenetik adin deberdineko pertsonen artean irristaketa sustatzeko asmoz.

Hasiera batean martxoko saioa hilabete honen 10erako (igandea) zegoen aurreikusita baina saiook hartzen dituen Labegaraieta kiroldegiaren okupazioa dela eta, martxoaren 24ra atzeratuko da zita.

Patinatzea oso ariketa osoa da: erresitentzia fisikoa eta oreka lantzen laguntzen du, baita gorputz osoko muskuluak, bihotza eta birikak indartzen ere.

Gainera, bizitza estilo aktiboa egiten laguntzen du asialdirako aukera dibertigarria ere izanik.