Tokiko biodibertsiatearen zaintza eta herritarren aisialdirako hainbat aukera uztartzen dituen eremu honetan zuhaitz landaketa egingo da larunbatean.

Martxoaren 9an Natura eguna ospatuko dugu Bergarako San Martzial, aurten, Bergarako Eraztun edo Gerriko Berdea izango duelarik protagonista.

Gure herriaren inguruko eremu honetaz gozatzeko eta berau hobetuko duen zuhaitzen landaketan parte hartzeko egitarau bete-betea dago antolatuta.Egitarau osoa hemen duzue

Egitaraua

  • 10:00etan San Martzialera igoera, OINEZ, azoka paretik hasita. Igoeran, Amaia Arriaran ipuin kontalari bergararra izango dugu gidari.
  • 10:00 San Martzialera igoera mendiko BIZIKLETAN, Agorrosin ekintza gunetik abiatuta. Lokatza Ziklismo Eskolako txirrindulariak izango dira igoera honetako gidariak. Ibilbidean zehar, bizikleta-jolasak eta hainbat konponketa teknika ikasteko gelditzen joango dira.
  • 11:45 Zuhaitz Landaketa
  • 12:15 “Hamarretakoa” elizpean. Han bertan, Gerriko Berdean Udala diharduen lanen aurkezpena egingo da eta baita 2013k o Korrikari dagokiona. Natura egunari amaiera emateko Amaia Arria ran ipuin kontalariak euskarari lotutako ipuina kontatuko digu.
  • 12:45 Itzulera, oinez edo bizikletan.

Zer da Gerriko Berdea?

Gerriko Berdea gure herria ibilbidea izanik, Bergarako hirigunea inguratzen du birak, aisialdirako espazioak lotuz eta natura kontserbatzeko eremuak zeharkatuz. Oro har, Bergara inguruko paisaiaz, landarediaz, faunaz eta balio historiko artistico handiko elementuez gozatzeko aukera ieskaintzen du.

Eremu honek, beraz, herritarron eta bisitarien aisia eta naturaren eta biodibertsitatearen zaintza uztartzen ditu.


Eranskinak: