mosaikoa.jpg

Ikusi argazki galeria osoa.

Martxoaren 12an, 13an eta 14an San Antoniotik Altos Hornosera arteko bergararrak (Arcelorreko jantokian, eleizaren ondoko eraikin gorrian), Alde Zaharreko auzotarrak eta Osintxun (ludotekan) bizi direnak daude deituta.

Gure herrian inplantatuko den hondakinak gaika biltzeko sistemaren ezaugarriak definitzeko herritarrekin bilerak egiten ari da Bergarako Udala. Orain arte, parte hartze bilera hauen erdiak burutu dira, martxoaren 5ean, 6an eta 7an egin direnak, eta berauetara ia 500 bergarar hurbildu dira beren ekarpenak egin eta erabakiak hartzera.

Bilera hauertan jarraitutako metodologiari dagokionean, parte hartzera ateratako gaien aurkezpena egin eta herritarren dudak eta zalantzak argitu ostean, herritarrak lan-taldeetan antolatzen dira taldekako erabakiak hartzeko. Azkenik taldeetan hartutako erabakien kontaketa orokorra egiten da.

Horrez gain, bilera hauek aurkeztutako proposamenak hobetzeko eta hondakin bilketa selektiboaren inguruko beste hainbat gairen inguruan hausnartzeko aukera ere eman dute.

Zeren inguruan erabaki?

Ezaguna denez, errefusa eta organikoa dira, oraingoz, gure herrian atez ate bilduko diren hondakin atalak; horrez gain, beira ere iglu berdean jasotzen jarraituko dela definituta dago. Hala ere, oraindik ez dakigu nola batuko diren papera edota ontzi arinak, ezta atez ate bilduko diren gaiek zein ordutegi eta egutegi jarraituko duten ere. Erabaki hauek guztiak herritarrekin batera hartuko dira bilera hauetan.


mosaikoa.jpg