Bergarako Udalak herritarren artean jarduera fisikoa eta bizitza estilo osasuntsuak sustatzeko hainbat ekimen bultzatzen dihardu, hauetariko asko, Jaurlaritzako Osasun Sailaren laguntzaz.

Ariketa fisikoa egitea edota aire libreaz inguru naturaletan gozatzea bezalako jarduerek eragin esanguratsua daukate pertsonen osasunarengan.

Udalek, beren aldetik, funtsezko eskumenak dauzkate zuzenean herritarren osasunarengan eragiten duten hainbat faktore baldintzatzen dituztenak, hala nola, ongizate zerbitzuen eskaintza, kirol zerbitzuak edota hiri-planeamendua bera.

Egun Bergaran, 3.814 bazkide ditugu Kirol Zerbitzuan, hauetako 996k ikastaroetan parte hartzen dute, 404 haurrek Eskola kiroleko programan dihardute eta 1.200 kirolari federatu inguru dauzkagu. Herritar asko, gainera, oinez, korrika edota bizikletaz, sarri aritzen dira martxan. Baina oraindik ere herritar sedentario larregi dago.

Bergarako Udalak, herrian jarduera fisikoa, osasuna edota kirolarekin zerikusirik duten eragile guztiei, erronka hau planteatu nahi die: Herritar aktiboen kopurua handitzea.

Bergararren artean bizitza estilo osasuntsuak sustatzeko eta sedentarismoaren aurka egiteko 2012an, Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailean diru laguntza eskaera aurkeztu zuen Bergarako Udalak, eta baita 6000 euroko laguntza jaso ere.

Bergaran jarduera fisikoa sustatzeko martxan jarri(ko) diren zerbitzuak

  • Herritar guztientzako doako saioak izango dira aholkuak, orientazioa eta herrian dauden aukeren
  • Bergaran oinez egiteko ibilbideak esku orri batean jaso ditugu.
  • Bergarako gerriko berdea osatu da, herritarren gozamenerako espazio bihurtuta.
  • Erretiratu edota goi artean “kedadak” antolatu dira martxo eta apirilean zehar ibilbideak elkarrekin egiteko.

Eranskinak: