Datorren larunbatean, martxoaren 23an, Erramu Zapatuko Feria ospatuko da Bergaran, eta honek zenbait aldaketa erakarriko du trafikoaren antolaketan, martxoaren 21etik aurrera:

Aparkalekuak

Aparkalekuak

Ibargarai kalea 4 zenbakitik aurrera kotxez libre egon beharko dira larunbatean goizeko 06.00etarako. Bertan ganadua jarriko dira.

Fraiskozuri kaleko alde biak libre egon beharko dira martxoaren 21ean, ostegunean, goizeko 08.00etarako. Bertan postuak jarriko dira.

Erdialdean aparkaleku asko kenduko direnez, ostiral arratsaldean eta larunbatean Ipintza institutuko eta San Martin Agirre ikastolako jolas tokiak zabalik utziko dira aparkaleku bezala erabiltzeko.

Trafikoari moztutako kaleak:

Ibargarai, Fraiskozuri eta Bideberri trafikoari itxita egongo dira goizean zehar. Beraz, trafiko guztia bariantetik desbideratuko da.

Udaltzaingoaren oharrak

Horiek guztiak horrela garajea dutenei egun horretan kotxea barrura sartzea gomendatu du Bergarako udalazaingoak eta herritar guztiei ahal den neurrian erdialdera joateko kotxea ez erabiltzea ere eskatu diete, bertako trafikoa oso nekeza izango delako.

Azkenik udaltzaingotik gogoratu dute baita feria egunetan azken urte hauetan karteristak azaldu direla, horregatik eskatzen dugu jende multzo artean poltsak eta karterekin arreta handiz ibiltzea.