Saio bakarreko ikastaroa izango da, apirilaren 19an. Izena emateko azken eguna apirilaren 15a izango da.

Funtzionaltasun arazo desberdinak dituzten pertsona mendekoekin laguntza teknikoak nola erabili ikasteko saioa izango da datorren apirilaren 19an, ostirala. Ikastaroa doakoa izango da.

Oro har, adineko pertsonaren baten zaintzaile diren pertsonei (seme-alabak, senar-emazteak...) zuzenduta dago Sendian programaren baitan emango den formazio saio hau. Guztira 15-20 pertsonak parte hartu ahalko dute.

  • Ordutegia: 14.30 - 17.00
  • Hizlaria: Ainara Agirre (Etxetek Ondarreta)
  • Iraupena: 2,5 ordu.
  • Lekua: Gizarte Etxean (Jubilatuetan), gela polibalentean.
  • Gai zerrendaikusi

Izena emateko

Bergarako Udalarekin kontaktuan jarrita (Gizarte Zerbitzuen saila) 943 77 91 65 telefonoan, goizeko 8:30k eta 13:30ak bitartean, edo emaila idatzita ongizatea@bergara.eus helbidera.

Izena ametako azken eguna: Apirilak 15, astelehena.


Eranskinak: