webmaster-k Al, 2026-09-14 19:56-n bidalia
Bergarako Osasun Zentroa berritzeko obrak direla eta, datorren astelehenetik (irailak 14) aurrera Ibargarai hiribidera lekualdatuko dira emaginaren, ginekologiako, errehabilitazioko eta fisioterapiako kontsultak, Miguel Altuna eskolako tailer zaharrera. Obrak gutxi gorabehera 28 hilabetez egingo dira, bata bestearen ondoren, jardueraren zati handi bat oraingo lekuan egiten jarraitzeko.
Behin-behineko instalazio berriek 200 m² izango dituzte, honela banatuta: Administrazio eta Harrera eremu bat; Emakumeentzako Arreta eremu bat, emaginaren eta ginekologiako bi kontsulta dituena; Errehabilitazio Unitatea, kontsulta bat, gimnasio bat eta tratamendurako hiru box dituena; Lehen Mailako Arretako Fisioterapia gunea, kontsulta batekin; eta talde-jardueretarako gela bat

