Hiru urteko etenaldiaren ondoren, Bergarako Udalak berriz antolatuko du film laburren lehiaketa. Aurtengoa lehiaketa antolatzen den 5. aldia izango da. Lehiaketan bailarako herritar guztiek har dezakete parte. Hona hemen lehiaketaren oinarriak:

PARTE HARTZEA

PARTE HARTZEA

  • Bergaran edo inguruko herrietan (Deba Goienan) bizi den edozeinek aurkez ditzake lanak.
  • Lanak, bakarka zein taldeka aurkeztu ahal izango dira.
  • Partehartzaile bakoitzak lan bakarra aurkeztu ahal izango du.
  • Epaimahaiaren erabakia eta sari banaketa urriaren 24an (osteguna) izango dira Zabalotegi aretoan.

GAIA

Gaia librea da. Film laburra, abesti baten bideo-klipa, iragarkia, irudi muntaia, esketxa, dokumentala, arte bideoa...

BALDINTZAK

Lan bakoitza lan hori bakarrik edukiko duen oinarri batean aurkeztuko da, DVD (Pal) formatuan. Lanak babesteko, estutxe batean aurkeztuko dira; bertan, lanaren izenburua, iraupena eta produkzio urtea jarriko dira.

DVD hori emateaz gain, bakoitzak sobre batean ondorengoak aurkeztuko ditu:

  • Azalean: lanaren izenburua, iraupena eta produkzio urtea
  • Barruan: autorearen edo autoreen izen – abizenak, lanaren izenburua, helbidea, herria, telefonoa eta NA zenbakia.
  • Lanaren dokumentazioa: fitxa teknikoa eta sinopsia (lanaren deskripzio laburra).

Bergarako Udala aurkeztutako lan guztiekin geratuko da eta ondorengo urteetan antola ditzakeen film laburren ekitaldietan proiektatzeko eskubidea izango du.

Lana edozein hizkuntzatan aurkeztu ahal izango da. Euskara ez den beste hizkuntza batean egina badago, euskarazko azpitituluak izan beharko ditu.

Lanak taldeka aurkezten direnean, eta talde horren erdia edo gehiago bergararra bada; autoreek, “Bergarako lan onenari” saria eskuratzeko eskubidea izango dute.

Aurreko ekitaldietan aurkeztutako lanak ezin izango dira berriz aurkeztu.

Lanak 15 minututik beherakoak izan beharko dute.

LANAK EMATEA

Lanak aurkezteko azken eguna irailaren 24a, asteartea izango da.

Lanak, Bergarako Kultur Etxean entregatu beharko dira (943 77 91 60) 13:00ak baino lehen. (Bergarako Kultur Etxea, Errotalde jauregia. Santa Ana parkea; 20.570 Bergara -Gipuzkoa-)

EPAIMAHAIA

Epaimahaia nortzuk osatzen duten sari banaketa egunean jakinaraziko da, ordura arte, hauen izen-abizenak anonimatuan gordeko dira.

SARIAK

  • 1.saria: 400€
  • 2.saria: 300€

Lehenengo sari bietan bergararrik egon ezean, 150 eurotako "Bergarar onenari saria" bananduko da.

Antolatzaileek egoki ikusten badute, saria/k hutsik geldituko da/dira.

Saria errealizadore edo zuzendariari emango zaio.

ONARPENA

Lehiaketan parte hartzeak, oinarri hauek onartzea dakar. Bertan jasotzen ez den guztiaren inguruan antolatzaileek izango dute erabaki ahalmena.