Jasotako eskariei erantzunez, hiru ikastaro labur antolatu ditu Bergarako Kirol Zerbitzuak, gai zehatzen inguruan eta ordu gutxikoak. Agorrosinen egingo dira.

Izena emateko epea maiatzaren 22tik 31ra izango da, biak barne.

HELDUENTZAKO IGERIKETA TEKNIFIKAZIO IKASTAROA

HELDUENTZAKO IGERIKETA TEKNIFIKAZIO IKASTAROA

  • Datak: Ekainak 4, 6, 11, 13, 17 eta 19 (astearte eta ostegunak).
  • Ordutegia: 19:00etatik 20:00etara.
  • Iraupen osoa: 6 ordu.
  • Tokia: Agorrosin, Igerilekua.
  • NORI ZUZENDUA: Igerian jakin baina entrenamendu eta teknika hobetzea nahi dutenentzat: igeriketa zeharkaldietan hasi nahi dutenentzat edota beren teknika findu nahi dutenentzat.

OSASUN GIMNASIA TERAPEUTIKOA.

  • Datak: Ekainak 4, 6, 11, 13, 17 eta 19(astearte eta ostegunak).
  • Ordutegia: 19:00etatik 20:00etara.
  • Iraupen osoa: 6 ordu.
  • Tokia: Agorrosin, 02 aretoa.
  • NORI ZUZENDUA: Osasunari bideratutako gimnasia konpentsatorioa: lesioetatik atera den jendeari, bizkar hezur patologia dutenei eta orokorrean, aurrezaintza gimnasia ikasi nahi duten herritarrei zuzendua.

ESKIMOTAJE IKASTAROA.

  • Datak: Ekainak 17,18, 19 eta 20 (Astelehenetik ostegunera).
  • Ordutegia: 19:30etatik 21:00etara.
  • Iraupen osoa: 6 ordu.
  • Tokia: Jolas-igerilekuan.
  • NORI ZUZENDUA:piraguismoa hasi nahi duten herritarrei.

Izena emateko

Izen ematea Agorrosin Ekintza Guneko idazkaritzan egingo da, maiatzaren 22an hasi eta 31ean amaituko da.

Prezioak denak berdinak 25.5 euro ikastaroko abonatuentzat eta 34 euro ikastaroko ez-abonatuentzat.