Bergarako San Martzial auzoan 2013ko ekainaren 30ean, igandea, ospatuko da San Martzialetako erromeria. Bertan egoteko mahaien eta aulkien alokairua ekainaren 13tik 19ra bitartean egin beharko da Kultura Etxean.

Mahaien eta aulkien alokairuaren baldintzak

Mahaien eta aulkien alokairuaren baldintzak

  • Mahai bakoitzaren alokairua: 20€.
  • Eskatzaile bakoitzeko 100 euro fidantza jarri beharko da. Era berean, eskatzaile bakoitzak ezingo du 5 mahai baino gehiago eskatu. Egindako eskaerarekin agiri bat emango zaio eskatzaileari. Agiri horretan alokatutako materiala zein den jarriko du.
  • Eskatzaile bakoitzak alokatzen duen mahai bakoitzeko gehienez ere 8 aulki eskatu ahal izango ditu.

Mahai eta aulkiak alokatzeko

Ekainaren 13tik 19ra (biak barne), astegunetan, Kultura etxean, arratsaldeko 18:00etatik 21:00etara.

Fidantza jasotzeko

Uztailaren 3tik 10era (biak barne) astegunetan, Kultura etxean, arratsaldeko 18:00etatik 21:00etara.

Mahaiak eta aulkiak hartzeko

Ekainak 29, larunbata, 17:00etatik 20:00etara, San Martzialgo kanparako sarreran.

Mahaiak eta aulkiak entregatzeko

San Martzialgo erromeriaren ondoren (ekainak 30) mahaiak eta aulkiak jasotzeko puntu konkretu bat jarriko da San Martzialen.

Mahaiak eta aulkiak 19:00etatik 21:30ak arte entregatu ahal izango dira. Materiala entregatzen duenari Udaleko seilua jarriko zaio.

Materialaren eskatzaile bakoitzak kultura etxean eskaera egiterakoan eman zitzaion orria eraman beharko du materiala entregatzerakoan, han jarriko diotelako seilua.

Alokatutako aulkiak eta mahaiak hartutako egoera berean eta 19:00etatik 21:30era entregatzen ez dituenak ez du seilurik jasoko, eta ondorioz, fidantza galdu egingo du. Gero Kultura etxean fidantza jasotzeko aukera izango du seilua duen orria entregatzen duenak.