Udalak hainbat kexa jaso ditu zerbitzuaren murrizketa salatzeko baina Udalak ez dauka eskumenik KZ Gunearengan Eusko Jaurlaritzaren menpeko zerbitzua baita.

Bergarako KZ Gunea arratsaldez ixteak ekarri dituen kexei erantzunez, Bergarako Udalak ondorengoa argitu nahi du:

KZ Guneak bere zerbitzuetan murrizketak egin ditu eta erakunde hau Eusko Jaurlaritzaren menpe dagoenez, murrizketak Eusko Jaurlaritzak agindu ditu, ez Udalak.

Bergararen kasuan, dinamizazioa erdira jaitsi dute. Ikastaroak mantendu dira baina nabegazioa ez.