Uztailaren 2an izango da, goizeko 10:00etan udaletxeko pleno aretoan.

Aurten ere, azken urteetan bezala, AUZOLANDEGIAK izango ditugu Bergaran. Euskal Herriko eta estatuko gazteak etorriko dira.

Auzolandegietako parte hartzeileek, goizetan Mizpirualde egoitzan “Belaunaldi trukaketa” programaren barruan lan egingo dute, eta arratsaldeetan Bergara eta inguruak ezagutzeko aukera izango dute.

Bergarako Gaztelekuan hartutko dute ostatu, bertan litera batzuk jarri dira eta espazioa beraiek bizi ahal izateko egokitu da.

Datorren asteartean, uztailak 2, harrera egingo zaie gazte hauei Udaletxean, goizeko 10:00etan pleno aretoan.