Eusko Jaurlaritzak hala erabakita, 1901 urtea baino lehen eraikitako eraikinek derrigorrez egin beharko dute ikuskapen teknikoa, pertsonal tekniko aditua kontratatuta.

Igaro den urte bukaeran Eusko Jaurlaritzak azaroaren 21eko 241/2012 Dekretua eman zuen zeinaren bidez Euskal Autonomia Erkidegoko eraikinen ikuskapen teknikoa arautzen den. Dekretu horri jarraituz, 1901. urtea baino lehen eraikitako eraikuntzek Eraikinen Ikuskapen Teknikoa (EIT) egina izan beharko dute 2013ko abenduaren 31rako.

Horiek horrela, 1901 urtearen aurretik egindako eraikinetako ordezkariek derrigor kontratatu beharko dute pertsonal tekniko aditua ikuskapen teknikoa egiteko.

Honi buruzko informazio argiena emateko helburuarekin Bergarako Udalak bilera informatiboak antolatu ditu eraikin hauetako jabe komunitateetako presidenteekin. Bilerotan Udaleko agintariak, teknikariak eta Suradesako teknikaria egongo dira informazioa emateko.

Bilera datak

Hiriguneko jabeen ordezkariekin bilerak uztailaren 9an, 16an eta 23an izango dira. Udalak gutun bidez jakinaraziko dio eraikin bakoitzeko presidenteari zein egun, toki eta ordutan egingo den bilerara deitzen duen.

Udalak informazio hau udalerriko auzoetan egoera honetan dauden eraikin jabeei ere helaraziko die.

Uztailaren 9ko bilerara deitutako eraikin-ordezkariak

Lehen bilerak udalerriko (hiri-guneko) 75 eraikinetako presidenteak elkartuko dituena, datorren asteartean, uztailak 9, izango da 19.00etan, Udaletxeko Pleno aretoan.

  • MUGERTZA 3, 5, 7, 9, 8, 10, 12
  • ZUBIETA 32, 36, 38, 46, 23, 31, 8, 10, 12, 14, 16, 18, 20, 22, 24, 26, 28, 30, 34, 38, 40, 42, 44, 48, 50, 52, 54, 56, 58, 60, 62
  • URDANGARIN 2, 4
  • GABIRIA 4, 6, 8, 10
  • URTEAGA 1, 3, 5, 7, 9, 11, 13, 15
  • SAN MIGEL 2, 4, 6, 8
  • SAN ANTONIO 1, 2, 4, 6, 8, 10
  • ZUBIAURRE 1, 2, 4, 6, 8, 12, 14, 16, 18, 24
  • OZAETA 1, 3, 6, 8