Uztailaren 20an izango da, 13 urtetik gorakoentzako (2000 urtean jaioak).Interesdunek aurrez eman beharko dute izena eta 16 euro ordaindu.

Bergarako Xabalote Gaztelekuak irteera antolatu du Arabako Sobron Abentura Parkera.

Bertan, hainbat ekintza egitea aurreikusten dute:

  • Goizez: piragua, eskalada, tirolina….
  • Arratsaldez: bertako igerilekuan egongo gara.

Irteeran 13 urtetik gora (2000 urtean jaiotakoak) duten gazteek parte hartu ahalko dute.

Izena ematea uztailaren 12ra arte egin ahalko da Kultur Etxean. Prezioa: 16 euro.