3187045531_3b8215a5da_z-br.jpg

Bergaran dauden hiriko berdeguneak ederrak dira, handiak tamainaz eta handiak euren baitan gordetzen duten historiaren zatiengatik. Gure herriak duen beste aberastasun bat, bestalde, musikazaletasuna da eta Udalak biak uztartu nahi izan ditu: abuztuan kontzertu bereziak egingo ditu parkeetan. Horrez gain, magia emanaldi bat ere iznago dugu.

Bergarako parkerik handienak, Usondok, hartuko du lehenengo kontzertua abuztuaren 14an. Arratsaldeko 20:00etan izango da eta The Backs Tracks taldea izango du emaile.

Bigarren kontzertua abuztuaren 28an izango da eta Bergarako lorategirik garrantzitsuenetakoan gozatu ahal izango dugu, Errekaldekoan hain zuzen ere. Adsax laukotea entzuteko aukera izango da.

Muskaz gain, baina, magiaz gozatzeko aukera ere izango dugu gure herriko lorategietariko batean, zehazki,Errotalden, hilaren 21ean, Txan Magoa izango baitugu arratsaldeko 20.00etan.

Gure hiriko lorategien eta parkeen edertasuna askotan aldarrikatu dugu Bergaran. Bergara ezagutzen ez duenak nekez irudikatzen du zer nolako berde gune gordetzen diren hiriaren erdian. Horretaz gainera, ezin ditugu ahaztu gerriko berdea, megalitoen xenda edo landa auzoa.

Azkenik, Bergara bisitatu nahi duen ororentzat gogoratuko dugu hiriko ohiko bisita gidatuetaz gainera, aurten San Pedro Parrokia bisitatzeko aukera berezia dagoela.


3187045531_3b8215a5da_z-br.jpg