Promo 01[3].JPG

Bergarako Pilota lekuan izango da 23:00etan.

Eñaut Ellorieta kantariak "Deserriko kantak" bere bakarkako lana aurkeztuz kontzertua eskainiko du Bergaran San Martinetan.

Deserriari ertz guztietatik begiratzen dio Eñaut Elorrietak. Horretarako, bereaz gain hainbat idazle eta poetaren lumaz baliatu da. Haietariko batzuek euren azalean bizi izan dute deserri politikoa (Joseba Sarrionandiak edo Joan Oliverrek, kasu); beste batzuek deserri poetikoari idatzi diote (Mario Benedetti, Harkaitz Cano, Bernardo Atxaga). Gai soziala bezain intimoa den deserria berea egin du Eñaut Elorrietak, hitzekin eta musikarekin lur zati bizigarri bat zedarritu nahian.

Bergarako kontzertuaren datuak

  • Eguna: irailak 13
  • Ordua: 23:00ak
  • Tokia: Bergarako Udal Pilotalekua
  • Prezioa: 12 euro aurrez erostia eta 15 euro takilan.

Promo 01[3].JPG