Datorren irailaren 15en Ageriko 40. Pintura Lehiaketa izango da Bergaran BEARTek, Bergarako artisten elkartea, Bergarako Udalaren laguntzaz antolatua.

Lehiaketa ondoko oinarriok arautzen dute:

  1. Lehiaketa eguna: Lehiaketa, 2013ko irailaren 15ean, igandean, izango da.
  2. Partehartzaileak: Lehiaketan nahi duen edonork parte har dezake, inolako eragozpenik gabe. Bakoitzak artelan bakarra aurkez dezake.
  3. Gaia: Lanak Bergaran eta aire zabalean egin beharko dira. Teknika eta gaia libreak izango dira, eta lana udalerriko edozein lekutan egin ahal izango da.
  4. Teknika eta formatoa: Lanak egiteko era eta beraien neurriak libreak izango dira. Librea izango da pinturaren oinarri erabili daitekeen materiala ere, nahiz eta derrigorrezkoa izan euskarri gogorrean aurkeztea.
  5. Lanen zigiladura: Euskarriok lehiaketa egunean, goizeko 9:00etatik 11:00etara, Bergarako Kultur Etxean (Errotalde jauregia, Santa Ana parkea) markatuko dira. Euskarriak lanerako aurretik prestatuak eraman daitezke, baina ez da onartuko inolako marrazki, zirrimarra edo marra aztarrenik edukitzea.
  6. Lanen aurkezpena: Lan hauek, egun bereko 13:00etatik 14:00etara aurkeztuko dira, Bergarako Udaletxean.
  7. Epaimahaia: Horretarako gai den epaimahai batek aukeratuko ditu lanik onenak. Erabakiak eta epaimahaikoen izenak 15ean bertan, eguerdiko 14:30ean, emango dira jakitera, eta jarraian sari banaketa egingo da. Lehiaketan parte hartutakoentzat luntx txiki bat izango da. Epaimahaikoen erabakiak aldaezinak izango dira.
  8. Lanen erakusketa eta jabegoa: Erakusketa antolatuko da aurkeztutako lanekin Bergarako udaletxean Irailaren 19tik 30era, biak barne, arratsaldeko 18:00etatik 21:00etara astelehenetik ostiralera. Asteburuetan, 12:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 21:00etara.
  9. Sariak: Honako sari hauek ezartzen dira: Lehenengo saria 1.000 euro; Bigarren saria 410 euro; Lehenengo bergararrari 210 euro; Bigarren bergararrari saria, BEART Bergarako arte elkarteak emana, 180 euro.
  10. Aurkeztutako lanek behar adinako kalitaterik ez balute izango, sariak hutsik geratuko lirateke.
  11. Lehenengo eta bigarren saria eskuratu duten margo-lanak Bergarako Udalaren eta BEARTen esku geldituko dira.
  12. Lanen itzulketa: Erakusketa amaitu ondoren, egileek 2013ko urriaren 17ra arteko epea izango dute euren lanak jaso ahal izateko, astelehenetik ostiralera arratsaldeko 18:30etik 20:00ak arte, Bergarako Kultura etxera joaz. Jaso ez diren lanekin antolatzaileek egoki deritzatena egiteko eskubidea izango dute, eta egileek ez dute erreklamaziorik egiteko aukerarik izango.
  13. Beste ohar batzuk
  • Lehiaketa honetan partehartzeak ezarritako oinarriak onartzea suposatzen du. Antolatzaileek lehiaketaren onerako izan litezken aldaketak egiteko ahalmena izango dute.
  • Aurkeztutako lanak antolatzaileek zainduko dituzten arren, ez dituzte bere gain hartuko sariketan eta erakusketan nahigabe suerta daitezkeen kalteak.