Gaia librea izango da eta Bergarako edozein motibori buruzko argazkiak onartuko dira.

Aurreko urteetan bezala, 2014an ere, Bergarako Udalak herriko argazkilarien argazki ederrekin osatutako egutegia kaleratu nahi du.

Hasiera batean argazkiok gai jakin bati, tokiko industriari, buruzkoak izatea erabaki zen baina horretarako zailtasunak antzeman direnez, Euskara batzordeak erabaki du gaia libre uztea eta Bergarako edozein motibori buruzko argazkiak onartzea.

Era berean, argazkiak aurkezteko epea ere astebete luzatzea erabaki du. Hala, beraz, argazkiak aurkezteko azken eguna urriaren 2a izango da.

Argazkiak aurkezterakoan honako beste puntuak ere kontuan hartu beharko dira:

  • Argazkiaren formatua eta aurkezteko modua: tamaina, 20x30 cm. 300 ppp (puntuak pulgadako), jpg formatoko artxibo digitala. Lanak CD batean aurkeztuko dira eta Udaleko Euskara Zerbitzura ekarriko dira.
  • Baldintzak: Egutegian erabiltzeko aukeratutako argazkiak ordaindu egingo dira. Bestalde, aukeratutako argazkiak Udal Artxibategian jasota geldituko dira eta Udalak hauek erabiltzeko aukera izango du, beti ere egilearen berri emanez.
  • Argazkilariaren kontu izango da aurkezten dituen argazkiekin lotutako edozein baimen lortu behar izanez gero, horiek eskuratzea eta Udalak ulertuko du argazkiak aurkezten dituenak lortuak dituela baimenok.
  • Euskara batzordeak izendatutako lantalde batek aukeratuko ditu argazkiak.