Eman izena irailaren 30a baino lehen!!

Debagoieneko Mankomunitateak "Errekaren Astea" antolatu du urriaren erdialdean. Hori baliatuta, Deba Ibaia garbitzeko auzolana antolatu du herritar talde batek Bergarako Udalarekin batera. Honela, urriaren 13an Epeletik Osintxura bitarteko erreka zatia garbitzeko lanetan arituko dira.

Aurrez izena ematea, derrigorrezkoa

Deialdia parte hartu nahi duten herritar guztiei dago irekita, hori bai, bertan parte hartzeko beharrezkoa izango da aurrez izena ematea, irailaren 30a baino lehen.

Horretarako honako bideok dituzue: Emailez errekagarbitzeko@gmail.com helbidera idatzita edota formulario hau beteta.

Animatu eta parte hartu guztion ondare naturalaren zaintzan!