la foto.JPG

Gipuzkoako Ur Agentziak isurketaren jatorria aztertzen dihardu, arduradunaren aurka dagozkion neurriak hartzeko.

Irailaren 17an isurketa izan zen Deba Ibaian. Ibaiak Mekolalde inguruan zekarren kolorea ikusita, Gipuzkoako Ur Agentziara jo zuen Bergarako Udalak egoera aztertzeko eta ustezko isurketak eragindako kalteak zehazteko.

Gipuzkoako Ur Agentziak berehala bidali zuen teknikaria, zeinak isurketa izan zela konfirmatu zuen. Egun, ikerketak irekita dirau isurketaren iturria eta arduraduna/k identifikatzeko eta haren/haien aurka dagozkion neurriak hartzeko.

Egoera honen aurrean, Udal Gobernu Taldeak bere sumina adierazi nahi du guztiona den ondare natural honen zein herritarron osasunaren aurka egindako erasoagatik eta gogo biziz salatu nahi du.

Horrelakorik berriro gerta ez dadin, Udal Gobernu Taldeak areagotu egingo du Gipuzkoako Ur Agentziarekin duen elkarlana eta herritarrei dei nahi egin nahi die ibaiaren zaintzan guztiok elkarrekin parte hartzeko.

Ibaiaren garbiketarako auzolana urriaren 13an

Datorren urriaren 13an, Deba Ibaia auzolanean garbitzeko ekimena burutuko da. Bertan parte hartuko dute Udal Gobernu Taldeak eta hainbat herritarrek.

Ekimen hau egoera honen aurretik programatutakoa bazen ere, inoiz baino gehiago animatu nahi ditugu herritarrak bertan parte hartzera eta guztiona dena zaintzera.


la foto.JPG