Eskaerak 2013ko azaroaren 1etik 29ra bitartean aurkeztu beharko dira, astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 13:00etara, Udaletxeko Erregistro Orokorrean.

Bergarako irabazi-asmorik gabeko kultura talde eta elkarteek 2013an garatuko dituzten jarduera eta ekintzetarako diru-laguntzak jasotzeko eskaerak egin ahalko dituzte azaroaren 1etik aurrera.

Diruz laguntzea nahi diren jarduera horiek “Udaleko Jarduera, Kultur Talde eta Jaiak” batzordeak dituen helburuekin bat etorri beharko dira, hau da, herrian kultura jarduerak eskaintzea, Bergaran zein kanpoan burututako jardueretan Bergarako herriaren izena ezagutzera ematea, herriko jardueratan parte hartzea eta Bergarako herritarren eta gainerako kultura elkarteen arteko lankidetza bultzatzea. Hori guztia, gizon eta emakumeen arteko berdintasuna bultzatuz.

Bestalde, diru-laguntza banaketa honetatik kanpo geratuko dira elkarte edo talde eskatzaileek zuzenean antolatzen ez dituzten jarduerak edo egitasmoak eta baita emakumeenganako nolabaiteko diskriminazioa aurrera eramaten duten talde edo elkarteak.

Informazio gehiago oinarriotan

Izena emateko

Eskaerak 2013ko azaroaren 1etik 29ra bitartean aurkeztu beharko dira, astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 13:00etara, Udaletxeko Erregistro Orokorrean.