Programan parte hartzea dohakoa da eta nahi duten guztiek parte har dezakete. Mintzapraktikek euskara praktikatzeko aukera ematen diete bere inguruan euskaraz berba egiteko aukerarik ez duten pertsonei.

2013-2014 ikasturteko mintzapraktika programak aurkeztu dituzte gure inguruko herrietako euskara elkarte eta eragileek. Aurtengora begira, Arrasate, Aretxabaleta, Bergara, Eskoriatza eta Oñatiko euskara eragile eta elkarteek, “Superberbalagunak, elkartu gurekin” deitzen den programa aurkeztu dute. Superberbalagunak hitzarekin, euskara ikasten dabiltzan euskaldun berriei omenaldia egin nahi izan diete. “Super-heroiak bezala sarri ikusiezinak direlako, baina eurei esker euskara biziberritzen ari delako”. Pasa den urtean Debagoienean 249 mintza-lagun elkartu ziren, Bergaran 70.

Mintzapraktikek euskara praktikatzeko aukera ematen diete bere inguruan euskaraz berba egiteko aukerarik ez duten pertsonei. Astean ordubetez elkartzen dira euskaldun zaharrekin berba egiteko.

Aurtengo ikasturterako Guraso-lagun egitasmoa aurkeztu dute.

Mintzapraktika taldeetan parte hartzeko baldintza bakarra da euskaraz komunikatzeko gutxieneko maila izatea. Erabat dohainekoa da eta interesa duten guztiei zabalik dago. Bergaran parte hartu nahi izanez gero Jardun Euskara elkartera jardunkulturatopagunea@topagunea.com jo behar da.