Azken urteetako kanpainarik arrakastatsuena izan da.

Aurtengo udako kanpainan iazkoan baino 4.000 bisita gehiago jaso dituzte Agorrosingo berdeguneak eta kanpoko igerilekuak. Guztira, 94.473 sarrera izan dira, bataz beste 1.008 bisita egunean.

Hilabeterik arrakastatsuena uztaila izan da, abuztua, berriz, zenbaki txarrenak lortu dituena. Zentzu honetan, eguraldiak izan duen eragina naberma izan da.

Abonuei dagokienean, 4.829 abonu izan dira; iaz baino 103 gutxiago.

Larrialdietako artatzerik ez

Kanpainan zehar 59 osasun asistentzia egin behar izan dira: 41 zauri edo ebakiengatik, 12 kolpeengatik eta 6 zorabioengatik. Hala ere, artatze guztiak arinak izan dira, 112 larrialdi zerbitzuetara 2 aldiz baino ez da deitu behar izan baina behin ere ez da izan anbulantzia beharrik.