Bergarako udalerriko Ekonomia Jardueren gaineko Zergaren 2013ko erreziboak ordaintzeko epea, lekuak eta medioak ondokoak dira.

Epea:

Epea:

2013ko urriaren 7tik 2013ko azaroaren 20ra.

Lekuak eta medioak:

Helbideratutako erreziboak, baimendutako finantza erakundeetan eta zergapekoak agindutako kontu korrontean zordunduko dira 2013ko azaroaren 20an.

Helbideratu gabeko erreziboak, ostera, zergapekoak adierazitako zerga-helbideetara bidaliko dira, eta ondoko moduetako batean egingo da ordainketa:

  • Udaletxeko diru-bilketa zerbitzuan, astelehenetik ostiralera, goizeko 7:30etatik 13:30era, legezko dirua edo Bergarako Udalaren aldeko txeke izenduna dela medio.
  • Finantza Erakunde kolaboratzaileetako bulegoetan, kutxazainetan, banku elektronikoetan edota Udalaren zerbitzu telematikoen bidez, www.bergara.eus tarteko delarik.

Borondatezko diru-sarrera egiteko epea amaitutakoan premiamenduzko prozedurari ekingo zaio ordaindu gabeko erreziboekin, eta errekarguak, berandutza interesak eta, hala balegokio kostuak gehituko zaizkio hasierako zenbatekoari.