• Urriak 16: Hitzaldia "Deba Ibaiaren egoera eta etorkizuna. Arrain populazioak".
  • Urriak 19: Bisita gidatua Mekolaldeko araztegira.
Hitzaldia: Deba Ibaiaren egoera eta etorkizuna. Arrain populazioak.

Hitzaldia: Deba Ibaiaren egoera eta etorkizuna. Arrain populazioak.

Hitzaldia naturazaleentzat zein arrantza zaletasuna daukanentzat da bereziki interesgarria.

  • LEKUA: Bergara, Udaletxeko pleno aretoa
  • EGUNA: Urriak 16, asteazkena.
  • ORDUA: Arratsaldeko 19:00etan
  • HIZLARIA: Iñigo Mendiola biologoa, Gipuzkoako Foru Aldundiko Basa Fauna eta Flora zerbitzuko burua da.

Mendiola aditua da Gipuzkoako Ibaien kudeaketan. Arrainen kasuan esate baterako, ibaien arrain populazioen jarraipena zuzentzen du. Izokina eta aingira Gipuzkoako ibaietan errekuperatzeko lanen arduraduna ere bada. Errekari lotuta ere, Bisoi europarraren eta Pirinioko muturluzearen gestio planak zuzentzen ditu. Bestalde, azken urteotan ibai habitaten kontserbazio egoera hobetzeko errestaurazio proiektu interesgarriak ari da garatzen.

BISITA GIDATUA MEKOLALDEKO ARAZTEGIRA

Ibaien kalitatearekin zerikusi zuzena duen araztegia da Mekolaldekoa. Bisitako gidak araztegiko arduradunak izango dira eta xehetasun teknikoetan sartu gabe, araztegiaren funtzionamendu orokorra eta ibaiaren kalitateari egiten dion ekarpena ezagutu ahal izango dira.

  • LEKUA: Mekolaldeko araztegia (Bergara)
  • EGUNA: Urriak 19, larunbata.
  • ORDUAK: Euskarazko bisita 10:30etan; Gaztelerazkoa 12:00etan
  • OHARRA: Ez dago aldez aurretik izena eman beharrik. Araztegiko sarreran egon behar da esandako orduetan.