Abenduko lehen asteetan Hondakinen bilketarako sistema berria ezarriko da Bergaran. Sistema berrian edukiontziak eta esekitoak konbinatuko dira:

  • Papera, ontzi arinak, beira, arropak eta olioa dagoeneko ezagutzen ditugun ohiko edukiontzietan bilduko dira. Ordutegi eta egutegi librean.
  • Organikoa eta errefusa berriz esekitokietan katiatu beharko ditugu, kuboetan aterata, ordutegi eta egutegi zehatzarekin.

Sistemaren inplantazioaren kronologia:

Hauek dira hito nagusiak:

  1. Guneak egokitzea: Uda aurretik ekarpen guneak eraiki ziren. Landa auzoetako hondakinak jasotzeko.
  2. Posteak ezartzea:Urriak 14ko astean posteak jartzen hasi da Udala: Altos Hornos eta San Lorentzotik, herri kanpoaldetik, erdiguneruntz etorriko dira. Lan horiek aste batzuetako lana suposatuko dute. Posteok kriterio teknikoen arabera ezarri dira.
  3. Material banaketa. Etxe bakoitzeko bi balde mota jasoko ditu: bi balde marroi organikoa biltzeko eta balde gris bat errefusa jasotzeko. Hondakinak bereizteko lagungarri diren gida, hiztegia eta imana banatuko dira. Gidan funtzionamendua jasotzen da eta hiztegian zer nola bereiztu aurkituko dugu.
  • Etxebizitza bakoitzak atarian izango du bandoa material hauen bila noiz igaro behar duen jakinaraziko diona. Era berean eskuorri informatiboa banatuko da herriko etxebizitza guztietan. Azken honetan, etxebizitza bakoitzari dagokion bilketa puntua ere jasoko da.
  • Banaketa data urriaren 29tik azaroaren 13ra izango da, Oxirondoko azokan. Azaroaren 8an banaketa Labegaraietako kiroldegian egingo da. Osintxun eta Angiozarren azaroaren 13an banatuko da. Ordutegia: 10:00-14:00etara eta 17:00-20:00etara izango da.
  • Lagun edo senideren baten materiala jaso ahal izateko kontakturako lagunaren telefonoa eman beharko da.
  • Dagokion egunean etortzerik ez duenak, eguna hori pasa ondoren azaroak 13arte edozein egunetan pasatu ahalko da azokatik.

Informazio bulegoa Udaletxera

Atez ateko Bilketaren Informazio Bulegoa Udaletxeko sarreran dago orain, udaltzainen parean. Ordutegia astelehenetik- ostegunera 10:00 -14:00 15:00- 19:00 eta ostiraletan 10:00- 14:00etara.

Herritarren laguntza

Materiala banatzeko herritarren laguntza behar dugu laguntza emateko prest dagoenak izena eman dezake eta noiz eta non lagundu nahi duen esanda.

Izena emateko Hondakinen bilketarako bulegoan, 943764618 edo materialabanatzeko@gmail.com helbidean egin dezake.