Ezaguna denez urriaren 29tik azaroaren 13ra bitartean hondakin bilketa selektiborako beharrezko materialak banatuko ditu Udalak herritarren arteam. Lan hau burutzeko boluntarioak behar ditugu.

Laster hondakin bilketa selektiboa izango dugu Bergaran. Dakizuenez, horrek ahalegintxo bat eskatuko du herritar guztion aldetik, izan ere, sortzen ditugun hondakinak gure etxeetan bereizita botatzea suposatuko baitu.

Horretarako gainera, bi atal baldeetan jasoko dira: etxebizitzen kubo marroiak organikorako eta kubo grisak errefusarako izango dituzte.

Kubo hauek eta hondakinak bereizteko lagungarriak diren gida eta hiztegia eta iman bat banatuko dira.

Material hauek Oxirondoko Azokan, Labegaraietako Polikiroldegian, Osintxun eta Angiozarren banatuko da materiala (batazbeste 1800 kubo inguru banatu behar dira egunean).

Boluntarioak behar dira

Honala bada, urriaren 29tik Azaroaren 13ra bitartean goizez edo atsaldez bolondresak behar ditugu txandak osatzeko. Zeregina: kuboak antolatu eta hiztegiak eta gidak bertan sartu informatzaileei banaketa errazteko. Txandako hamar bolondres behar ditugu. (ez da jendeaurreko lana)

Honakoa da ordutegia: 10:00- 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara. Txandaren bat egin nahiko bazenu horra hor inprimakia:

klik egin hemen inprimakia betetzeko

Kontakturako

Edozein zalantza argitzeko idatzi materialabanatzeko@gmail.com helbidera edo deitu 943764618 telefonora.

Udaltzaingoaren parean dagoen bulegoan ere izena eman daiteke.

Izena emateko azken eguna: urriak 25

Ondo egingo dugulako!

Eskerrik asko!