Zabalik dago epea izena emateko Udal euskaltegiko udako ikastaro trinkoetan

Zabalik dago udal euskaltegiko udako ikastaro trinkoetan izena emateko epea. Ekainaren 22a izango da izena emateko azken eguna, eta hainbat modutan egin daiteke: telefonoz, helbide elektronikoz edo euskaltegiko bulegora bertaratuz. Ikastaro trinkoak egiteko aukera dago B1, B2 eta C1 mailetan. 

Eskolak ekainaren 26an (astelehena) hasiko dituzte eta uztailaren 20a izango da azken eguna; klaseak goizeko 09:00etatik 13:00etara izango dira. Ikastaroen prezioa aldatu egiten da mailaren arabera: C1 mailan 85 eurokoa da, eta B1-B2 mailetan, berriz, 80 eurokoa.

Osasun-arreta ere euskaraz eskatzeko aukera

Osakidetza kanpaina bat egiten ari da herritarrek osasun-arreta zein hizkuntzatan jaso nahi duten adierazi dezaten.
 
Hori dela eta, Bergarako Udalak ere bergararrak animatu nahi ditu osasun-arreta euskaraz eskatzera. Webgune honetatik egin daiteke eskaera: https://www.osakidetza.euskadi.eus/osakidetza-eus/-/euskararen-erabilera/
 

Euskara modu ludikoan praktikatu nahi duzu? Eta euskara praktikatu nahi dutenei laguntzeko prest zaude?

Euskara apur bat jakinda ere euskaraz berba egiteko zailtasuna dutenak euskaraz natural berba egiten dutenekin elkartu eta berba egitea errazten duen egitasmoa da BERRIKETAN.

Eta dena diru trukerik gabe egiten da, doan. 

Izena ematen dutenei libre dituzten ordu eta egunen berri galdetzen zaie eta koordinatzaileak 3-4 pertsonako taldeak antolatzen ditu eta astean ordubetez euskaraz berba egitea da helburua (ez dira klaseak, euskaraz berba egiteko taldeak baizik).

Orriak